Eszeptizismo zientifiko

Eszeptiko asko zientzia dibulgatzaileak dira. Argazkian Carl Sagan.

Eszeptizismo zientifikoa edo eszeptizismo arrazoitua prozesu zientifiko modernoaren funtsezko osagaia da. Izan ere, prozesu zientifikoa, neurri batean, eszeptizismoaren aplikazio metodologikoagatik bereizten da, horren helburua fenomeno naturalak froga-berme handiagoaz ulertzea izanik.

Zientzia modernoaren eszeptizismo zientifikoa ikertzaile-komunitate batek aplikatzen du; ez da nahikoa ikerlari batek ondorio zehatz bat babestea, aurkikuntza zientifikoak beste zientzialari batzuek behin eta berriz onartu behar baitituzte (komunitate zientifikoan jarraitzaileak irabazi nahi badituzte). Zientzialariek egiten dutenaren zati bat ondorioak probatu, aztertu eta, justifikatuta dagoenean, errefusatzea da, haiek egonkortzat onartu aurretik. Gauzak horrela, prozesu zientifikoa lehiaketa enpiriko mota bat da.[1]

  1. Torcello, Lawrence. (2016-01). «The Ethics of Belief, Cognition, and Climate Change Pseudoskepticism: Implications for Public Discourse» Topics in Cognitive Science 8 (1): 19–48. doi:10.1111/tops.12179. ISSN 1756-8757. Noiz kontsultatua: 2021-05-14.[1]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search